
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2257
IRAGARKIA, epatze-deia egiten diena interesdun izan daitezkeenei Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko 304/2015 prozedura laburtuan izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Auzi-errekurtso hori Segurtasuneko sailburuordearen eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko ebazpen bateratuaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren isilbidezko gaitzespenaren aurka jarri da. Ebazpen bateratu haren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askearen bidez (C106) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C107 eta C108) sistemen bidez hornitu beharrekoak, betetzeko deialdia eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura onartu eta argitaratu ziren.
Espediente-zenbakia: PCA-131/2016-IV.
Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 21a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS