
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2256
EDIKTUA, 2016ko apirilaren 29koa, Familia Politikako eta Komunitate Garapeneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak araupetzen dituzten abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan eta martxoaren 17ko 30/2015 eta 31/2015 dekretuetan jasotako diru-laguntzen ebazpenak eta agiri-errekerimenduak.
Aipatutako ebazpen eta errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoa– xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 29a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.
RSS