Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2250

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 970/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 970/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Ayda Nury Giraldo Montenegro.

Abokatua.

Prokuradorea: Irune Otero Uria.

Demandatua: Ruben Dario Arevalo Perez.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-13an. Hona hemen epaitza:

195/2016 EPAIA

Vitoria-Gasteiz (Araba), bi mila eta hamaseiko apirilaren hamahirua.

Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 970/2015 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Ayda Nury Giraldo Montenegro, demandatzailea, Otero prokuradorearekin; eta bestetik, Ruben Dario Arevalo Perea demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Ruben Dario Arevalo Perez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala