
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2249
EDIKTUA, 901/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Zibileko ZULUP – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 901/2015 proz. arrunta.
Demandatzailea: Licores y Conservas La Blanca, S.L.
Abokatua: Fidel Andres Ortega.
Prokuradorea: Patricia Sanchez Sobrino.
Demandatua: Jesus Martinez Vela.
Gaia.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-05-05ean. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:
EPAITZA
Osorik baiesten dut Patricia Sánchez Sobrino prokuradoreak «Licores y Conservas La Blanca, S.L.» sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Jesús Martínez Vela-ren aurkakoa. Horregatik, alderdi demandatua kondenatzen dut 10.638,40 euro ordaintzera. Halaber, ebazpen honen laugarren zuzenbideko oinarrian adierazitako interesak eta prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen zaizkio.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0011 0000 04 0901 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko maiatzaren bostean.
Jesus Martinez Vela demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktuaren bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 artikulua).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS