
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2246
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 661/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 661/2015, adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Tatiana Torres Bermudez.
Alderdi demandatua: Robinson Arango Romero.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 661/2015 (O) prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2016-04-14an; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego honetan.
Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko martxoaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS