
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2244
EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeetako kideak izendatzen dituena, eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 3ko Aginduaren bidez (2016ko martxoaren 16ko EHAA, 52. zk.), literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.
Aipaturiko aginduaren 13. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde bik prestatu eta igorriko dizkidate diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratuko da.
Horregatik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea.
Euskarazko literatura argitalpenak.
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Pedro Unzurrunzaga Schmitz.
– Lourdes Otaegi Imaz.
– Aurelio Erdozain Baztan.
– Ana Urrestarazu Etxaniz, Euskal Editoreen Elkarteak proposatutakoa.
Gaztelaniazko literatura argitalpenak.
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Pedro Unzurrunzaga Schmitz.
– Lourdes Otaegi Imaz.
– Aurelio Erdozain Baztan.
– Andrés Fernández Seco, Euskadiko Editoreen Gremioak proposatutakoa.
Batzorde bien idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.
Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan finkatutako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 11.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS