
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2242
AGINDUA, 2016ko maiatzaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Oñatiko «Txantxiku lkastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Gipuzkoa) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Batxilergoko unitateak kentzeko baimena emateko dena.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko eta Batxilergoko bi unitate kentzeko baimena eskatutzeko, Oñatin (Gipuzkoa) dagoen «Txantxiku Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko eta Batxilergoko bi unitate kentzeko 2016-2017ko ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 20002979.
Izen espezifikoa: «Txantxiku Ikastola».
Titularra: Txantxiku Ikastola Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: San Juan kalea 1 eta Foruen enparantza 4.
Udalerria: Oñati.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzea.
– Batxilergoko bi unitate kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 10 unitate, honelako edukierakoak:
● 3 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat; bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
● 3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
● 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 16 unitate, 400 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate, 300 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimenak ez dakar berekin, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 4a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS