Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2169

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 20-BT-J-2015-4971 zehapen-espedientean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Industria eta Energia Administrazioko koordinatzaileak 2015eko azaroaren 4an emandako ohartarazpena.

Aipatutako ohartarazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan – Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan – xedatutakoa betetzeko.

15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea 10 – 1. solairua, Donostia.

Gaia: aurkeztutako dokumentazioaren akatsak zuzentzeko ohartarazpena.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko apirilaren 29a

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala