
95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2145
IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak egindako errekerimendu bat, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideak egikaritzeari buruzkoa.
Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Artikulu hau aldatua izan da Sektore Publikoaren Arrazionalizazioa eta beste neurri administratibo batzuen erreforma arautzen duen irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez.
1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia) joan daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrela, eskuragarri izango du eskatzen zaion dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.
2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozeduran aurrera egingo da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2016ko maiatzaren 10a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.
RSS