Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2103

AGINDUA, 2016ko apirilaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen «San Frantzisko Xabier Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Arrasateko «San Frantzisko Xabier Ikastola» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta aurretik baimendutako Lanbide Heziketako hiru heziketa-ziklo kentzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua, Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (urtarrilaren 17ko BOE); martxoaren 2ko 67/2010 Dekretua, Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (apirilaren 8ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau,

EBAZTEN DUT:

1. Artikulua.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 20002773.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «San Frantzisko Xabier Ikastola».

Titularra: Arizmendi Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Otalora lizentziaduna kalea, 8.

Udalerria: Arrasate.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

– «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

– «Obrak eta planak burutzea» goi-mailako heziketa-zikloa» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

– «3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

● 2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat; 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 2 ikasgela ireki.

● Zereginen ikaskuntzako ikasgela bat.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Gorputz- eta kirol-ekintzak.

○ «Gorputz- eta kirol-ekintzak sustatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

○ «Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

○ «Sukaldaritza eta jatetxe-arloa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

○ «Etxebizitzen mantentze-lanak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Kimika.

○ «Ingurumen-kimika» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak.

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala