Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2016ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2095

IRAGARKIA, Euskotreneko komunikazio elektronikoen zerbitzua (datuak eta telefonoa) kontratatzeko lehiaketa publikorako deialdia egiteko lizitazio-iragarkia.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAU sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Euskotreneko komunikazio elektronikoen zerbitzuen kontratazioa.

b) Burutzapen-tokia: Euskadi.

c) Burutzapen-epea: urte bi, urte bakoitzean luzapen bi izateko aukera izanik.

d) Loteak: bai, 4.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lote bakoitzerako, lizitazioaren ondorioetarako, urteko gehieneko zenbatekoa (BEZik gabe) hau da:

a) 1. lotea (komunikazio finkoen zerbitzua): 180.000 euro.

b) 2. lotea (komunikazio mugikorren zerbitzua): 120.000 euro.

c) 3. lotea (sartutako datu mugikorren komunikazioen zerbitzu erredundantea): 10.000 euro.

d) 4. lotea (Internet korporatibora sartzeko zerbitzua): 25.000 euro.

Lehiaketa honen gehieneko zenbateko osoa 1.608.000 eurokoa da (BEZik gabe), barnean hartuta kontratuaren bi urteko hasierako epea, egin daitezkeen luzapenak, eta egon daitezkeen zabaltzeak edo gehieneko aldaketak (% 20raino).

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 24a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza-pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena edo parte hartzeko eskarien aurkezpena:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 29a, 12:00ak arte.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6. 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintza-pleguetan adierazitakoak.

10.– Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko maiatzaren 10a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA JAUNA.


Azterketa dokumentala