Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2016ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2091

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariaren 2016ko apirilaren 29ko Ebazpenari buruzkoa, administrazio-espedientea bidaltzen dela jakinarazteko eta prozeduran interesaturiko pertsonak epatzeko dena.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, 46/2016 prozedura laburtuari buruzkoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko azaroaren 23ko Ebazpenaren kontra jarri zuen abian prozedura hori Julia María Martínez Fernández andreak. Ebazpen horren bidez ezetsi zen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko uztailaren 23ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Langileak Kudeatzeko Zuzendariaren ebazpen horren bidez jakinarazten zen Euskal Autonomia Erkidegoko herri-ikastetxeetan sukaldaritza-lanetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda. Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak egin du prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, beraz, prozeduran interesatuta dauden pertsonei dei egiten zaie, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta bederatzi eguneko epean, haien interesak defenditzeko ager daitezen aipatutako prozeduran, hala nahi izanez gero.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 29a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala