Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2016ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2083

ERABAKIA, 2016ko apirilaren 21ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, 2016 ekitaldian Euskal Merkataritzako sariak emateko deialdia argitaratzen duena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak Euskal Merkataritzako sariak arautzen ditu (2011ko martxoaren 28ko EHAA; 60. zk.).

Aipatu aginduko 4. Artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2016 ekitaldiari dagokionez sarien deialdia egiten da, et, hartarako, behar diren arauak ematen dira.

Eta esandako hori kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak arautzen dituen Euskal Merkataritzako sarietarako deialdia egitea da ebazpen honen xedea, 2016 urteko ekitaldiari dagokionez.

2. artikulua.– Baldintzak.

Euskal Merkataritzako Sariak arautzen dituen Aginduan aurreikusi sarietara aurkezteko, agindu hartan eskatutako betekizunak konplitu beharko dituzte kandidaturek.

3. artikulua.– Eskaerak eta epea.

1.– Kandidaturak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza Zuzendaritzara zuzenduta bidali beharko dituzte eskatzaileek, eta Sailaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

2.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, eta ebazpen hau EHAAan argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasita eta hilabete pasa ondorengo 12:00etan bukatuko da.

3.– Horretarako, I. eranskineko inprimakiak erabiliko dira, eta egokiak diren memoria edo materialak gehitu ahal izango dira, betiere DIN-A4 neurria gainditu gabe.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango zaio Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko apirilaren 21a.

Merkataritzako Zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala