Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2016ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2081

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 11koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduan 2015erako laguntzen deialdia egin zen, eta horren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduan laguntzen deialdia egin zen, eta han arautzen ziren nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, (Lehiatu Sustapena Programa), 2015eko ekitaldirako, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak dagozkien onuradunei jakinarazi ondoren, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da argitara aipatutako xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrendaren berri, EHAAn argitaratuta, xedapen hauek betetzeko: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 14. artikuluaren 6. paragrafoa.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren babesean 2015ean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda; ebazpen honen eranskinean ageri dira. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 11.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala