Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2016ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2080

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez indargabetzen baita Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko martxoaren 16ko Agindua, Betizu behi-arrazari buruzko arau bereziak onartzen dituena.

Badira urte batzuk betizua arraza berreskuratzen eta harmonizatzen ari dela, Nafarroako eta Euskadiko gobernuek sustatuta, baita arraza horretako probintzia bakoitzean aitortuta dauden abeltzainen elkarteek ere. Hartara, egun badaude zenbait liburu genealogiko aitorturik, eta berreskurapenerako zenbait plan. Estandar morfologiko eta funtzional bat ezarri beharra dago, arraza homogeneoa izan dadin bizileku dituen toki guztietan. Orobat, arraza berreskuratzeko, ezinbestekoa da hazleek hautaketa eta berreskurapen plan orokorrak ezartzea, oinarri izanen dituztenak arraza-estandarra eta arrazaren liburu genealogiko bakarra sortzea, eta, ondotik, arraza kontserbatzeko plan bakarra onestea, dauden buru guztiak bilduko dituena.

Abere arrazak zaindu, hobetu eta sustatzeko programa nazionala ezartzen duen abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuak ezartzen duenez, zentsurik handiena duen autonomia erkidegoak ditu abere-arrazen hazleen elkarteak aitortzeko eskumenak, liburu genealogikoak sor edo kudea ditzaten.

Betizua arrazaren kasuan, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean banatzen da, eta, Nafarroako Foru Komunitateak zentsurik handiena duenez gero, hari dagokio aitortzea arraza-estandarra eta liburu genealogikoaren egitura eta liburu horren entitate kudeatzaileak.

2014ko urriaren 31n argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 344/2014 Foru Agindua, urriaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Betizu behi-arrazaren arraza-estandarra onartu eta liburu genealogikoaren berariazko araudia onesten duena.

Esandako guztia dela bide, hauxe

XEDATZEN DUT:

Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko martxoaren 16ko Agindua, Betizu behi-arrazari buruzko arau bereziak onartzen dituena, indargabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 5a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala