Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2016ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2079

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita, 2016. urteari dagokionez, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien gaineko ebazpena.

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bidez, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariak sortu ziren, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalak saritzeko.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 3ko Aginduaren bidez, 2016ko nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien deialdia egin zen.

Agindu horren zazpigarren oinarrian eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta epaimahaiak bilera egin eta ebazpena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Hirugarrena.– Arrantza-sektorean egindako ibilbide profesionala saritzeko, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena jakinaraztea. Sari hori, 2016rakoa, honako honi ematen zaio:

ANABAC, Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkartea.

Denboran zehar, luzaro izan duen ibilbide profesional kontsolidatua dela-eta ematen zaio Saria. Izan ere, atunontzi izoztaileen sektorean berrikuntza eta jasangarritasuna sustatu ditu; eta, hala, nazioartean sektore aitzindari bat sortzen lagundu du, eta, bestalde, goi-mailako lankidetza landu du erakunde zientifikoekin.

Bigarrena.– Nekazaritza-sektorean, produkzioarekin lotuta egindako ibilbide profesionala saritzeko, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena jakinaraztea. Sari hori, 20164akoa, honako hauei ematen zaio:

Kaiku, Koop. S.

Esnearen sektorean, 60 urte baino gehiagotan izan duen ibilbide profesional gailen eta luzea dela-eta ematen zaio Saria. Izan ere, sektore horretan, esne-bilketa egituratzea lortu du; eta hartara, ustiapen txikien iraupena bultzatu du, eta lagundu egin du bai lurraldea kudeatzen, bai euskal ingurumen naturala zein pasaia kontserbatzen.

Lehenengoa.– Nekazaritza-sektorean, transformazioarekin lotuta egindako ibilbide profesionala saritzeko, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena jakinaraztea. Sari hori, 2016rakoa, honako honi ematen zaio:

Bacalao Giraldo, S.L.

Familia-enpresa izanik, negozio txiki bat izatetik lau enpresako taldea izateko bidea era eredugarrian egin duelako ematen zaio Saria. Eta hori lortzeko, apustua egin du bai produktu berriak ikertu eta garatzearen alde, bai arrakasta lortzearren berrikuntza funtsezkotzat hartzearen alde. Halaber, euskal gastronomiari dagokionez, kontuan izan dira dauzkan prestakuntza-, sustapen- eta zabalkunde-jarduerak.

Laugarrena.– Epaimahaiaren ebazpenaren berri ematea interesdunei.

Lehenengoa.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 29a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala