Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2016ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2077

HUTSEN ZUZENKETA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 20ko Aginduarena. Agindu honek 2016 ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen ditu.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, argitaratzeko agindu duen organoak hala eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako akatsak atzeman dira 2016 ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen dituen 2016ko apirilaren 20ko Aginduan (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 82 zk., 2016ko maiatzaren 3koa), Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, eta beraz zuzendu egiten dira hemen:

13.3 artikuluaren b) atalean, 2016/1841 (51/11) orrialdean euskarazko bertsioan eta 2016/1841 (12/52) orrialdean gastelaniazko bertsioan,

hau esaten den lekuan

«b) Eskabideekin batera, gainera, proiektu-motaren arabera, jarraian zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da (PDF formatuan):»

Honako hau esan behar du:

«b) Eskabideekin batera, gainera, proiektu-motaren arabera, jarraian zehazten den digitalizatutako kopiarekiko fitxategiak aurkeztu beharko dira:»

13.3 artikuluaren b) atalaren bigarren puntuan, 2016/1841 (12/52) orrialdean, gastelaniazko bertsioan,

hau esaten den lekuan:

«Las entidades que soliciten ayuda para la realización de un proyecto conjunto de que supere sus propios ámbitos de actuación, deberán presentar un documento debidamente formalizado que acredite el oportuno acuerdo de colaboración entre los distintos participantes para la materialización del citado proyecto, así como el presupuesto detallado del proyecto en su conjunto y la participación presupuestaria de cada una de la parte, que deberá ajustarse a la información cumplimentada en la solicitud (criterio de valoración 1).»

Honako hau esan behar du:

«Las entidades que soliciten ayuda para la realización de un proyecto conjunto que supere sus propios ámbitos de actuación, deberán presentar un documento debidamente formalizado que acredite el oportuno acuerdo de colaboración entre los distintos participantes para la materialización del citado proyecto, así como el presupuesto detallado del proyecto en su conjunto y la participación presupuestaria de cada una de las partes, que deberá ajustarse a la información cumplimentada en la solicitud (criterio de valoración 1).»

17.1 artikuluan, 2016/1841 (15/52) orrialdean, gastelaniazko bertsioan:

hau esaten den lekuan:

«1.– El abono de la subvención, que exigirá resolución de la Dirección de Turismo, se realizará mediante dos pagos de la manera siguiente: un 70% de la subvención tras la aceptación de la ayuda concedida o, en su caso, una vez transcurrido el plazo establecido en el artículo 20.1 de esta Orden, sin mediar renuncia expresa, y el 30% restante previa justificación de los gastos realizados, de conformidad con lo dispuesto en el artículo siguiente.»

Honako hau esan behar du:

«1.– El abono de la subvención, que exigirá resolución de la Directora de Turismo, se realizará mediante dos pagos de la manera siguiente: un 70% de la subvención tras la aceptación de la ayuda concedida o, en su caso, una vez transcurrido el plazo establecido en el artículo 20.1 de esta Orden, sin mediar renuncia expresa, y el 30% restante previa justificación de los gastos realizados, de conformidad con lo dispuesto en el artículo siguiente.»

V. eranskinaren barruan, «Prioiektu guztientzako irizpideen» 1. Irizpidean, 2016/1841 (51/44) orrialdean euskarazko bertsioan, eta 2016/1841 (45/52) orrialdean, gastelaniazko bertsioan,

hau esaten den lekuan:

«Zer proiektu turistikoarentzat eskatzen den laguntza, programaren onuraduna(k) d(ir)en beste erakunde bat(zu)ekin lankidetzan garatzeko»

Honako hau esan behar du:

«Erakunde eskatzaileak garatzen dituen proiektuak, beste erakunde onuradun batekin edo batzuekin batera eta koordinatuta, bere jardun-eremua gaindituta»

1.– Irizpide berean, orrialde berdinetan, hau da, 2016/1841 (51/44) euskarazko bertsioan eta 2016/1841 (45/52) gastelaniazko bertsioan,

hau esaten den lekuan:

«Programaren onuradunak diren beste erakunde batzuekin lankidetzan gauzatzeko ez diren proiektuen jarduera turistikoko eremua.

○ Eskualdekoa, eskualdez gaindikoa edo hiru hiriburuetako batean.

○ Tokikoa (hiriburuak salbu).»

Honako hau esan behar du:

«Programaren onuradunak diren beste erakunde batzuekin lankidetzan gauzatzeko ez diren proiektuen jarduera turistikoko eremua.

○ Beste erakunde batzuen lankidetzarik gabe garatzen diren proiektuak, eskualdeko edo eskualdez gaindiko eremu batean edo hiru hiriburuetako batean.

○ Toki-eremura mugatzen diren proiektuak (hiriburuak salbu).»


Azterketa dokumentala