Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2016ko maiatzaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2047

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. «B» motako joko-makimen instalazio-baimenak zigilatzeko desgaikuntza bati buruzkoa da ebazpen hori.

2016ko otsailaren 24an, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak ebazpen bat eman zuen non ebazten baitzen ostalaritza establezimenduaren titularra den Salarti, S.L. desgaitzea, 2020ko azaroaren 21era arte, «B» motako joko-makinen instalazio-baimenak zigilatzeko.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren ezer lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.

Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau adierazten zaio:

Estatuko Aldizkari Ofizielean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak iragarki honek.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 20a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala