Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2016ko maiatzaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2045

IRAGARKIA, xede hau duen administrazio-kontratua formalizatzeko dena: SR 38 Leioandi sektorea (Leioa) urbanizatzeko obren 2-2A fasea gauzatzea (Espedientea: 005/DEPS2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 005/DEPS2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: hamahiru aste eta bi egun.

e) Lizitazio-iragarkia argitaratu den eguna: 2015eko abenduaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 242. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen agirian ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 330.156,84 euro + % 21eko BEZari dagozkion 69.332,94 euro; guztira, 399.489,78 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko apirilaren 21a.

b) Kontratista: Bycam Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.A. (IFK: A48716377).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 262.672,85 euro, BEZa kanpo.

6.– Formalizazioa: 2016ko apirilaren 27a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala