Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2016ko maiatzaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2041

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2015eko abenduaren 3koa, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia egiten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2015eko abenduaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (242. zenbakia) argitaratu zen Lanbide Heziketako sailburuordearen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko abenduaren 3ko Ebazpena, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia egiten duena. Eta, honen aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira.

2015/5339 (35/7) orrialdean, 10. artikuluan,

hau dioen lekuan:

«10. artikulua.– Ebaluazio-faserako tokiak eta izena ematea.

1.– Ebaluazio-fasean izena emateko ikastetxeak II-B eranskinean zehaztutakoak dira.»

Hau esan behar du:

«10. artikulua.– Ebaluazio-faserako tokiak eta izena ematea.

1.– Ebaluazio-fasean izena emateko ikastetxeak II-A eranskinean zehaztutakoak dira.»


Azterketa dokumentala