Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2016ko maiatzaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2034

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 4koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2015eko deialdia egin zuen Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2015eko ekainaren 10eko Ebazpenean aurreikusitako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2015eko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez egin zen tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2015eko deialdia.

Erakunde esleipendunei behar diren ebazpenak jakinarazi ondoren, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoaren 2. idatzi-zatian xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian, 2015eko ekainaren 10eko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta hartutako zenbatekoak, ebazpen honen I. eranskinean adierazi bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 4a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala