Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2016ko maiatzaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1985

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 29koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2015eko urria eta 2016ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2015eko urriaren 2ko EHAAn argitaratu zen 2015eko urria eta 2016ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2015eko abuztuaren 27ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 8.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2015eko abuztuaren 27ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2016ko apirilaren 29a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala