Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2016ko maiatzaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

OSATEK A.B.
1977

IRAGARKIA, «Euskadiko teleasistentzia zerbitzua kontratatzea» helburu duen espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak:

a) Erakundea: Osatek, S.A., Urkixo zumarkalea, 36, 5. solairua – 48011, Bilbao (Bizkaia). Posta elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osatek.eus

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Kontratazio zerbitzu korporatiboa, bat eginda Osakidetzak eta Osatek Sozietate Publikoak 2011ko ekainaren 9an sinatutako hitzarmenarekin. Hitzarmen horretan adostu zen Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren aldeko Kudeaketa-gomendioa.

c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Osatek, S.A., Urkixo zumarkalea, 36, 5. solairua, 48011 Bilbao (Bizkaia).

d) Espediente-zenbakia: G/211/20/1/0002/O701/0000/042016.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Mota: zerbitzua.

b) Azalpena: Euskadiko teleasistentzia zerbitzua kontratatzea.

c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: ez.

d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatu eta entregatzeko epea: 2 urte.

f) Luzatzeko aukera: bai, urtebeterako 2 aldiz luzatzeko aukera.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.

g) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 85320000.

3.– Izapidetzea eta prozedura:

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

9) Esleitzeko irizpideak: baldintza Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:

c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 49.

c.1.1.– Funtzio-azpiegitura: 5 puntu.

c.1.1.1.– Ikuspegi integrala: 2 puntu.

c.1.1.2.– Planteamendu partikularra: 3 puntu.

c.1.2.– Antolaketa-azpiegitura: 19 puntu.

c.1.2.1.– Prozesu mapa; horren sendotasuna baloratuko da, bai eta pertsona ardatz hartzen duen eredu baten alde egiten duen ere: 1 puntu.

c.1.2.2.– Erabiltzaileen alta eta baja prozesuak eta informazioaren eguneratzea, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin koordinatuta: 1,5 puntu.

c.1.2.3.– Teleasistentzia zerbitzuari aplikatutako lankidetza sozio-sanitariorako eredua eta Osakidetzarekin koordinatu beharreko prozesuen azalpena (aholku sanitarioa, hitzorduen kudeaketa, medikazioa hartzea gogoraraztea, kanpaina publikoak, etxez etxeko osasun-programak, eta historia sozio-sanitario konpartitua): 4 puntu.

c.1.2.4.– Arreta pertsonalizatuko eredua, zeinetan baloratuko baita, orokorrean, gainerako prozesuekin koherentea den, eguneko eredu jeneralistatik egindako trantsizioa, kudeaketa-tresnak erabili diren eta eredua egiaztatzea, oinarri hartuta esperientzia edo haren onarpen zientifikoa: 5 puntu.

c.1.2.5.– Esku-hartze plana, non honako hauek baloratuko baitira: ebaluazio eta birrebaluazio prozesuak, etxez etxeko bisiten kudeaketa eraginkorra egin den, emaitzak neurtzeko sistemarik dagoen, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin koordinatu izana beharrezko kasuetan, eta norberaren araberako esku-hartzea zabaltzeko plan bat proposatzea: 3 puntu.

c.1.2.6.– Zehaztea kasu berezietan egin beharreko zenbait esku-hartze, hala nola bakardadea prebenitzeko, erorikoak prebenitzeko eta etxean segurtasuna bermatzeko, eta, horrez gain, ingurune soziofamiliarrari babesa ematea: 1 puntu.

c.1.2.7.– Gorabeheren kudeaketa egitea, non baloratuko baita gorabeherak ebazteko prozesua jarraitzeko aukera ematen duten tresnak erabili diren eta parte hartzen duten eragile guztiek tresnok erabili dituzten: 0,5 puntu.

c.1.2.8.– Prezio publikoaren diru-bilketa eta zerbitzuaren ez-ordaintzeak kudeatzea: 1,5 puntu.

c.1.2.9.– Zerbitzurako esleitutako langileei dagokienez, ordu-tarte desberdinetan emandako estaldura baloratuko da, behar bezala justifikatutakoa, baita langileen egokitasuna, prestakuntza eta fidelizazioa ere bai: 1,5 puntu.

c.1.3.– Azpiegitura teknologikoa: 10 puntu.

c.1.3.1.– Estrategia teknologikoa: 1 puntu.

c.1.3.2.–Terminalak eta gailuak: 1 puntu.

c.1.3.3.– Telefono lineak eta primarioak: 1 puntu.

c.1.3.4.– Alarmak kudeatzeko plataforma: 1 puntu.

c.1.3.5.– Esku-hartzea kudeatzeko plataforma: 3 puntu.

c.1.3.6.– Ahots eta datu trukerako kanpoko sistemekiko azpiegitura eta integrazio-zerbitzuak: 2 puntu.

c.1.3.7.– Zerbitzuak irautea: 1 puntu.

c.1.4.– Kalitate-plana: 5 puntu.

c.1.4.1.– Lizitazio-xedeari lotutako sistema publikoen estandarizazio-sistemei erantzungo zaiela bermatzea: 2 puntu.

c.1.4.2.– Informazioa kontrolatzeko agintari-taldea egotea (jarraipen-txostena), zerbitzuaren gardentasunaren alde eginda: 3 puntu.

c.1.5.– Ezarpen-plana: 5 puntu.

c.1.5.1.– Eskualdatze-plana: 3 puntu.

c.1.5.2.– Birkokatze-plana: 2 puntu.

c.1.6.– Hobekuntzak: 5 puntu.

c.1.6.1.– Estimulazio kognitiboa: 1 puntu.

c.1.6.2.– Arreta-guneko eta ingurune soziofamiliarreko profesionalen arteko komunikazioa sendotzea, horretarako aprobetxatuta IKTek eskaintzen dituzten abantailak: 2 puntu.

c.1.6.3.– Zaintzailea ahalduntzea: 2 puntu.

c.2.– Formulatan oinarritutako irizpideak: % 51

c.2.1.– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu. (Erabiltzaileko eguneko zenbatekoari lotuta).

4.– Kalkulatutako kontratuaren balioa: 41.110.862,93 euro, BEZik gabe.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 18.739.987,41 euro, BEZik gabe.

6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak:

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala (hala dagokionean):

b.1.– Ekonomia- eta finantza-kaudimena: lizitatzaile edo hautagaiaren ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko irizpidea kontratuaren xedeari dagokion jarduera-esparruan lizitatzaile edo hautagai berak duen urteko negozio-bolumena izango da, eta aintzat hartuko da amaitutako azken 3 urteetako negozio-bolumen handienekoa; gutxienez, 8.000.000 euroko zenbatekoa izan beharko da.

b.1.1.– Egiaztatzeko bideak: lizitatzaile edo hautagaiaren urteko bolumena exekuzio-ziurtagiri bidez egiaztatuko da; bertan zenbatekoak, datak eta hartzailea (publikoa ala pribatua) zehaztuko da. Ziurtagiri hori hartzailearen erantzule den batek igorritakoa izango da.

b.2.– Kaudimen teknikoa: kaudimen tekniko edo profesionala egiaztatzeko irizpidea kontratuaren xedeari dagokion jarduera-esparruan izandako esperientzia izango da, zenbanahi kontratutan eta azken hiru urteetako batean zehar eta 38.000tik gora erabiltzailerentzat egindako lanekin bildutakoa.

b.2.1.– Egiaztatzeko bideak: esperientzia hori lizitatzaile edo hautagaiak azken 3 urteetan emandako zerbitzuen zerrendarekin egiaztatuko da, eta exekuzio onaren bermea ere aurkeztu beharko da, barne sartuta datu hauek: erabiltzaile kopurua guztira, datak eta hartzailea (publikoa ala pribatua); ziurtagiri hori hartzailearen erantzule den batek igorritakoa izango da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 2a, 13:00etan.

b) Aurkezteko modua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1-a puntua.

d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Osatek- Helbidea: Urkixo zumarkalea 36, 5. solairua, 48011 Bilbao. Data: 2016ko ekainaren 7a 12:00etan.

b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Osatek. Helbidea: Urkixo zumarkalea 36, 5. solairua, 48011 Bilbao. Data: 2016ko ekainaren 21a 12:00etan.

10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): 2016ko apirilaren 22a.

12.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 27a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

JESUS MARIA ESCAURIAZA OTIN.


Azterketa dokumentala