Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2016ko maiatzaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1972

IRAGARKIA, epatze-deia egiten diena interesdun izan daitezkeenei Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. Epaitegiko 59/16 jurisdikzio-babeseko prozeduran izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuak 2015eko abenduaren 30ean emandako Aginduaren aurka jarri da, zeinaren bidez interesdunak aurkeztutako administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko erreklamazioa gaitzetsi baitzen.

Espediente-zenbakia: PCA-130/2016-IV.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 22a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala