
87. zk., 2016ko maiatzaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
1968
IRAGARKIA, helburu hau duen kontratuaren lizitazioari buruzkoa: Lehendakaritzako egoitzako segurtasun-kontrolerako gelan, bideo-grabaziorako eta monitorizaziorako sistema bat hornitzea eta instalatzea (14LHK/14SU/2016 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lehendakaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 14LHK/14SU/2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Helburua: Lehendakaritzako egoitzako segurtasun-kontrolerako gelan –Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz–, bideo-grabaziorako eta monitorizaziorako sistema bat hornitzea eta instalatzea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Burutzeko epea: 6 aste, kontratua sinatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: irizpide ekonomikoa.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 74.380,16 euro; BEZa (% 21): 15.619,84 euro. Guztira: 90.000 euro.
5.– Bermeak: administrazio-klausula zehatzen agiriak ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.
9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016-05-27, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik kontatzen hasita.
e) Aldaerarik: ez.
10.– Eskaintzen irekiera:
B gutun-azalak irekitzea: 2016-06-07, 12:00etan.
a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 2a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.
RSS