Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2016ko maiatzaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1966

EDIKTUA, 188/2015 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Fede ematen dut:

237/2015 falta-judizioan, epaia eman du epaitegi honetako Santos Puga Gomez epaileak 2015-11-03an.

Nerea Beltran Gonzalez (NAN: 22755971R) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko apirilaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala