Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1908

IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 16koa, Gizarte Politiketako sailburuordearen 2016ko otsailaren 18ko gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazteko dena (VG A 183/15 espedientea dela-eta eskatutako diru-laguntzari buruzkoa).

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Halaber, honako ohartarazpenak egiten zaizkio:

Interesdunak ebazpenaren testu osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan dauka eskuragarri (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Goian aipatutako espedientean emandako ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Bi hilabeteko epea egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 16a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala