Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1907

IRAGARKIA, jakitera emateko Ekonomiaren eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2015eko abenduaren 7ko Erabakia, zeinaren bidez proposatzen baitzaio Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari hertsapen-isuna ezartzea, MCBT-5-2015 espedientearen arloan, behe-tentsioko instalaziaren akatsak zuzentzeko errekerimendu administratiboa ez betetzeagatik.

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du artikulu hori).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 61. artikuluan aurreikusitako kautelazko neurria dela eta, iragarki honek eragiten duen administrazio-egintza ez da osorik argitaratuko.

Egintza horren testu osoa aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Halaber, inputatuak 15 eguneko epea du aurreko paragrafoan adierazitako helbidean espedientea aztertu, bertako dokumentuen kopiak egin eta alegazioak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 5a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala