Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1902

EDIKTUA, 1547/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau:

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 1547/2016 espedientea bideratu da Langraiz Okako espetxean preso izandako Jaison Valdir Vaz Fernandes-i baldintzapeko askatasuna errebokatzeko. Presoa Guinea Bissaun zen, 1982-09-10ean (NA: 0048604), Marcos eta MAria Do Carmo-ren semea da, eta azken helbidea hemen izan zuen: Luis Castresana 1, 3.D, Barakaldo, Bizkaia; egun non den ez dakigu. Beraz, espediente horretan, autoa eman zen 2016-02-25ean, eta honako hau diote xedapenek: «Jaison Valdir Vaz Fernandes-i emandako baldintzapeko askatasuna errebokatzea Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren 1. sekzioko 11-14 auzian, egun honetatik aurrerako ondorioekin, eta presoak berriz espetxera itzuli beharko du. Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Basauriko espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari.

Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusira, atxilotu eta espetxera dezaten».

Baldintzapean aske den Jaison Valdir Vaz Fernandes-i, non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia), 2016ko martxoaren 21ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA. JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala