Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1899

,EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 345/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 345/2015 prozedura bideratu da Jone Iturralde Aranburuk eskatuta, Cheick Kora Kouyateren aurka. Judizio horren gaia da aita eta seme-alaben arteko harremanak arautzea. Horrenbestez, epaia eman da, eta hau diote idazpuruak eta epaitzak:

27/2016 EPAIA

Epailea: Alba Maria Perez Bustos Manzaneque.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: 2016-03-26

Alderdi demandatzailea: Jone Iturralde Aranburu.

Abokatua: Maria Victoria Ferro Mugica.

Prokuradorea: Fernando Castro Mocoroa.

Alderdi demandatua: Cheick Kora Kouyate.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.

XEDAPENAK

Baietsi egiten dut Fernando Castro Mocoroa epaitegietako prokuradoreak Jone Iturralde Arambururen ordezkaritzan jarritako demanda, Cheick Kora Kouyateren aurkakoa; horrenbestez, neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

1.– Bion alabaren zaintza eta jagoletza Jone Iturralde Arambururi ematen dizkiot, guraso-ahala biena izango da; baina amak baino ez du erabiliko, eta eten egingo da jagoletza ez duen gurasoaren bisita-araubidea.

2.– Familiaren egoitza zena (Erkio-Itsasokoa) alaba adingabeari eta berarekin geratuko den haren amari esleitzen diet.

3.– Adingabearen elikagaietarako kontzeptuan, aldez aurretik ordaindu beharko du aitak hilean berrehun euro, hamabi hiletan, hil bakoitzaren hasierako bost egunetan, Jonek adierazten duen banku-kontuan. Diru-kopuru hori urtarrilaren batean eguneratuko da urtero, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera.

Guraso biek ordainduko dituzte, erdibana, adingabearen aparteko gastuak, baldin eta aldez aurretik egiaztatu eta adostu badituzte alderdi biek, edo, ados egon ezean, baimen judiziala dela medio.

Kostuei buruz ez da erabakirik hartu.

Eta Cheick Kora Kouyate demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu zein den haren helbidea edo bizilekua gaur egun, eta PZLren 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Honen bidez jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honen bulego judizialean. Beraz, eman eta sinatzen dut ekiktu hau Tolosan (Gipuzkoan), bi mila eta hamaseiko martxoaren hogeita bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala