Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1898

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 340/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 340/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gas Natural Servicios SDG, S.A.

Abokatua: Juan Jose Lalanne Marin.

Prokuradorea: Maria Cruz Serralta Garcia.

Demandatua: Arlate, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Maria Cruz Serralta Garcia prokuradoreak Gas Natural Servicios SDG S.Aren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Arlate SLren aurkakoa; horrenbestez, bera kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordaintzera: bost mila seiehun eta berrogeita bederatzi euro eta zentimo bat (5.649,01), gehi horri dagozkion legezko interesak, zeini ehuneko bi puntu gaineratuko baitzaizkie, honen egunetik aurrera. Prozesuko kostuak ere ordaindu behar ditu.

Arlate, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko martxoaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala