Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1894

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1244/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (1244/2013).

Demandatzailea: Maria del Carmen Villaverde Mezquita.

Abokatua: Jesus Freijo Cela.

Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.

Demandatua: Victor Manuel Mendez Mendez.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-11n. Hona hemen epaitza:

Víctor Manuel Méndez Méndez jaunaren aurka, María del Carmen Villaverde Mezquita andreak aurkeztutako demanda partez baiesten dudanez gero, alderdiek XXXX alaba adingabearekin izango dituzten harremanak arautzeko neurriak onartzen ditut:

A) Eten egiten zaio Víctor Manuel Méndez Méndez jaunari XXXXX alabaren gaineko guraso-ahala; izan ere, ama bakarrik baliatuko da ahal horretaz; eta, era berean, amari esleitzen zaizkio alabaren zaintza eta jagoletza. Ez da komunikazio- eta egonaldi-araubiderik ezartzen zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Alabaren alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zeina hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko baita, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak Estatu osoarentzat argitaratutako KPIren arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Alaba adingabearen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ., ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Victor Manuel Mendez Mendez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko martxoaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA..


Azterketa dokumentala