Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1893

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 19koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren hutsen zuzenketei edo aldaketei buruzkoa. Ebazpen horren bidez eman da argitara industria arloan energia eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez konponduko dira.

Horrelako hutsak aurkitu dira Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenean, zeinaren bidez iragarri baitzen industria arloan energia eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia (2016ko apirilaren 15eko EHAA, 71. zk.); beraz, zuzendu egiten da.

2016/1574 (34/34) orrialdearen ondoren, ez da idatzi VII.9 eranskina aipatutako laguntza-programan,

Gainera, 2016/1574 (34/13) orrialdean, ebazpenaren eranskinean, 9. puntuan (Diru-laguntza eskatzeko kudeaketa eta prozedura), h) azpiatalean,

Honako hau dioen tokian:

«VII. eranskina. Jarduera motaren arabera, dagokiona (VII.1 eranskina VII.2 eranskina, VII.3 eranskina, VII.4 eranskina, VII.5 eranskina, VII.6 eranskina, VII.7 eranskina eta VII.8 eranskina), , industria arloari lotutako datu teknikoekin».

Honako hau esan behar du:

«VII. eranskina. Jarduera motaren arabera dagokiona (VII.1 eranskina VII.2 eranskina, VII.3 eranskina, VII.4 eranskina, VII.5 eranskina, VII.6 eranskina, VII.7 eranskina, VII.8 eranskina eta VII.9 eranskina), industria arloari lotutako datu teknikoekin».

Ebazpen honekin batera dago VII.9 eranskina.

Bilbao, 2016ko apirilaren 19a.

Zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala