Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2016ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARRIETA VIVIENDAS, S. COOP. Y AXPURU, S. COOP.
1861

IRAGARKIA, Arrieta Viviendas, S. Coop. sozietatearen zatiketa partzialari buruzkoa; sozietate horren «Sector 9» atala bereizi eta Axpuru, S. Coop. sozietateari atxikiko baitzaio atal hori.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 84.4 eta 79.6 artikuluetan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren 62 artikuluan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:

Arrieta Viviendas, S. Coop. (sozietate horretatik bereizi da «Sector 9» deituriko atala) eta Axpuru, S. Coop. (sozietate horri atxiki zaio bereizitako atala) kooperatiba-sozietateek ezohiko batzar orokorrak egin zituzten 2015eko apirilaren 14an eta 2015eko apirilaren 15ean, hurrenez hurren, bakoitzak bere egoitzan. Batzar horietan, aho batez erabaki zen Arrieta Viviendas, S. Coop. sozietatearen «Sector 9» atala bereiztea eta bereizitako atal hori Axpuru, S. Coop. sozietateari atxikitzea. Hori guztia zatiketa-proiektuari jarraituz egin da, zeina Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatu eta hark ontzat eman baitzuen, lege eta estutuetako baldintzak betetzen zituelako.

Halaber, jakinarazten da zatitzen diren entitateetako bazkideek kooperatibatik banantzeko eskubidea dutela, eta hartzekodunek zatiketaren aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 80. eta 81. artikuluetan ezarritako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 22a.

Arrieta Viviendas, S. Coop. sozietatearen lehendakaria,

DAVID APARICIO MORENO.

Axpuru, S. Coop. sozietatearen lehendakaria,

ITXASO GASTIAIN CIRIA.


Azterketa dokumentala