Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2016ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1858

EDIKTUA, 2016ko apirilaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko martxoaren 14ko Agindua jakinarazten duena. Agindu horren bidez, Bizkaiko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako lurralde-ordezkariak 2003ko urriaren 14an izatezko bikoteen PH/B/0333/2003 espedienteari buruz emandako ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura abiarazten da.

Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie PH/B/0333/2003 izatezko bikoteen espedienteari buruz eman den aginduaren testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan eskura dezaketela (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Halaber, jakinarazten zaie, aipatu aginduaren arabera, hamar eguneko entzunaldi-izapidea irekitzen dela, ediktu honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, alegazioak egiteko edo dokumentazioa eta justifikazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala