Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2016ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1857

EDIKTUA, 2016ko martxoaren 11koa, Familia Politikako eta Gizarte Garapeneko zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzei buruzko ebazpenak jakinarazten dituena: 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familien diru-laguntzak araupetzen dituena.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoak Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako ebazpenek ez diote administrazio-bideari amaiera ematen; beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 11.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala