Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2016ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1853

IRAGARKIA, zeinaren helburua baita lesio neurologikoak dituzten Gipuzkoako eta Gipuzkoarekin muga egiten duten Bizkaiko eremuetako Osasun Barrutiko pazienteen errehabilitazioko zerbitzu anbulatorioa ematea (Espedientea: PN 78/2016-GSP).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Aseguramendua eta Kontratazioa.

c) Espediente-zenbakia: PN 78/2016-GSP.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Xedearen deskribapena: diziplina anitzeko ekipoek atentzio errehabilitatzailea ematea lesio neurologiko larriei, nerbio-sistema zentralean daudenak funtsean, biziki ezgaitzaileak, jatorri perinatalekoak oro har (garuneko paralisiari arreta berezia jarriz), eta iraupen luzeko erregimen anbulatorioko tratamendua eskatzen dutenak.

c) Loteak eta zenbakia: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua, ez baita inor aurkeztu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona eta kontratuaren iraupena.

a) Zenbatekoa: 759.834,00 euro.

b) Kontratuaren iraupena: 2016ko apirilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra.

c) Luzapenak: bai.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko martxoaren 16a.

b) Kontratista: «Aspace Gipuzkoa» Elbarritasun Zerebralaren eta antzeko alterazioen Gipuzkoako Elkartea.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 759.834,00 euro.

Donostia, 2016ko apirilaren 11.

Kontratazio Organoa,

RAFAEL URIBARREN AXPE.


Azterketa dokumentala