Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2016ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1847

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1169/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala - Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1169/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Ada Meris Martinez Serrano.

Abokatua: Juan Carlos Lazaro Palomino.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Demandatua: Norlan Rafael Ramirez Aleman.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-10ean. Hona hemen epaitza:

137/2016 epaia, MHC 1169//2015 prozeduran emana, 2016ko martxoaren 10ean. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Ada Meris Martínez Serrano andrea, Carranceja andrea prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Norlan Rafael Martínez Alemán jauna (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Norlan Rafael Ramirez Aleman demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala