Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2016ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1845

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 87/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 87/2015 DVC.

Demandatzailea: Ignacio Tellechea Echeverria.

Abokatua: Fermin Javier Armendariz Vicente.

Prokuradorea: Maria Begoña Alvarez Lopez.

Demandatua: Maria Asuncion Urroz Tellechea.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-04an. Hona hemen erabakia:

ERABAKITZEN DUT:

Osorik baiesten dut Begoña Álvarez López prokuradoreak, Ignacio Tellechea Echeverriaren izenean eta ordez, aurkeztu duen demanda, María Asunción Urroz Tellechearen aurka. Horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzio bidez, Irunen 1973ko azaroaren 24an burutu zen ezkontza –Ignacio Tellechea Echeverria eta María Asunción Urroz Tellechearen artekoa–. Legezko ondorioak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean edo aurkaratzeak soilik neurrien gainean badu eraginik, dibortzioaren gaineko erabakiaren irmotasuna lortuta, Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001 274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0087/15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.

Maria Asuncion Urroz Tellechea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala