Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2016ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1838

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko martxoaren 15ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren Arloko errektoreordearena, honako hau argitaratzekoa: Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2016-2017 ikasturteko Arautegia».

Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoak, 18.2.b) artikuluan honako hau dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada».

Halako hutsak antzeman dira Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearen 2016ko martxoaren 15eko Ebazpenean, zeinaren bidez argitara eman zen Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2016-2017 Ikasturteko Arautegia (2016ko martxoaren 30eko EHAA, 59. zk.). Beraz, huts horiek zuzenduko dira:

2016/1322 (32/23) orrialdean, euskarazko bertsioan, 49.b) artikuluan, azken esaldian,

Dioenean:

«Batzordeak kalifikazioa aldatzea erabakiz gero, kalifikazio berria zehazteko bozketa egingo da batzordean edo, bestela, batez bestekoa egingo da».

Hau esan behar du:

«Batzordeak kalifikazioa aldatzea erabakiz gero, kalifikazio berria zehazteko batzordeko irakasleek egingo dute bozketa bidez edo, bestela, batez bestekoa ateraz».


Azterketa dokumentala