Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1836

IRAGARKIA, zeinen bidez Conservas Guenaga, S.A. enpresari dei egiten zaion, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2016ko urtarrilaren 12ko ebazpen proposamenaren berri emateko. Ebazpen proposamen horren bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Conservas Guenaga S.A. enpresari. Liqu-2015-0015.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonari dagokion egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion Uraren Euskal Agentziaren 2016ko urtarrilaren 12ko ebazpena. Conservas Guenaga S.A.–k T-48-0284 emakida/baimenaren bidez legeztatutako ur-aprobetxamendu baten titular edo erabiltzaile zuzena izanik, 2012 ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokiona.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako ebazpen proposamena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan aurreikusitakoa betetzeko.

Beraz, zitazioa egiten zaie Conservas Guenaga, S.A. enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2016ko urtarrilaren 12ko ebazpen proposamena jakinarazteko, eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea, 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) helbidean agerraldia egiteko. Iragarki hau BOEan argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 11.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala