Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1826

IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 1ean 20-OT-F-2015-21 espedientean instrukzio-egileak eginiko ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan – Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazio eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.

GAIA

Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 66.n) artikulua –abenduaren 23ko 16/2008 Legeak aldatu zuen–.

ZEHAPEN-PROPOSAMENA

Bederatziehun eta bat euroko (901,00) diruzko zehapena, astuntzat kalifikatutako arau-hausteagatik.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hastia, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea 10, 3. solairua, Donostia. Epe hori igaro ostean, proposamena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari bidaliko zaio, ebazpena eman dezan.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2016ko apirilaren 6a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala