Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1825

IRAGARKIA, Funtzio Publikoaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 19ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez ebazten baita 673/2015 zenbakiko prozedura arrunteko Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salara igortzea eta prozeduran judizialean interesa duten pertsonak epatzea, sala horretan ager daitezen.

Cristina Abad Ansak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen (673/2015 zenbakiko prozedura arrunta), idazpuruan aipatua, Herri Administrazio eta Justizia Sailarena den eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko den irailaren 8ko 166/2015 Dekretuaren aurka. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak prozedura horri buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu ondoren, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatu egiten dira, prozeduran ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, nahi izanez gero euren interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 19a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala