Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
1818

IRAGARKIA, Honen bidez iragartzen da argitara Beldur Barik programa diseinatu eta gauzatzeko kontratua formalizatu dela (Espedientea: 04EMK/04S/2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzaren Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 04EMK/04S/2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Beldur Barik gazte-programa diseinatzea eta gauzatzea.

c) Lizitaziorako iragarkia zer egunetan eta zer aldizkari ofizialetan argitaratu den: 2016ko urtarrilaren 5ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2. zk.).

3.– Izapidetzea, prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 115.702,48 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 140.000 euro (BEZa barne).

6.– Kontratua formalizatzea.

a) Esleipen-eguna: 2016ko martxoaren 18a.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2016ko apirilaren 1a.

c) Kontratista: Zirrikitu Kooperatiba Elkarte Txikia.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 139.500 euro (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 5a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala