Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1816

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena, Osasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda argitara ematen duena. Diru-laguntzak deitu dira adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen 2015eko ekitaldian.

AURREKARIAK

1.– 2015eko uztailaren 28an argitaratu zen EHAAn 2015ko uztailaren 14ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen, laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.

2.– 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, publikotasun-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren entitateen zerrenda.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2015ko uztailaren 14ko Aginduaren II. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek I. eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Osasuneko sailburuaren 2015ko uztailaren 14ko Aginduaren III. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak diren toki-erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek II. eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2015ko uztailaren 14ko Aginduaren IV. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek III. eranskinean daude jasota.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 12a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala