Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1815

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 5ekoa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Boxeo Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomi Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Euskal Boxeo Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1990eko martxoaren 28an, 166. zenbakiarekin. Orain, Federazioaren estatutuetan artikulu batzuk aldatu dira.

Euskal Boxeo Federazioak 2016ko martxoaren 3an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuen 27.2 eta 37. artikuluak aldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa horiek bat datoz urtarrilaren 31ko Euskadiko Kirol Federazioen 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Boxeo Federazioaren Estatutuen 27.2 eta 37. artikuluen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horiek honela idatzita gelditzen dira:

27.2 artikulua.– Zuzendaritza Batzordeko kideak, Lehendakaria izan ezik, zeini kargu honetarako ezarritakoa aplikatu ahal baitzaio, berriz ere hauta daitezke.

37. artikulua.– Lehendakaria berriz hautatu dezakete.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotzen denaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen kontra, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearigorako errekurtsoa jar dakioke, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 5a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala