Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1814

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «2016ko apirilaren 20ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituena (2016-2017 ikasturtea)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako agindu honetan: 2016ko apirilaren 20ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituena (2016-2017 ikasturtea). Agindu hori 2016ko apirilaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (77. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2016/1724 (11/4) orrialdean, 5.13. artikuluak honela dio:

«13.– Diru-laguntza honen xede diren ekintzak 2015-2016 ikasturtean garatuko dira.»

Baina honela esan behar du:

«13.– Diru-laguntza honen xede diren ekintzak 2016-2017 ikasturtean garatuko dira.»

2016/1724 (11/7) orrialdean, 13.3 artikuluak honela dio:

– «Ikastetxe bakoitzari 2015-2016 ikasturtean Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten 2 urtetik gorako ikasleen kopurua bezainbeste puntu emango zaizkio.»

Baina honela esan behar du:

– «Ikastetxe bakoitzari 2016-2017 ikasturtean Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten 2 urtetik gorako ikasleen kopurua bezainbeste puntu emango zaizkio.»


Azterketa dokumentala