Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1811

AGINDUA, 2016ko martxoaren 18koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Leartiker, S. Coop. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

AURREKARIAK

1.– 2015eko azaroaren 3an, Leartiker, S. Coop. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela aitortzeko eskaera sartu zen Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean, Alexander Arrillaga Laca kooperatiba horretako artezkaritza-kontseiluko idazkariak sinatuta. Eskaera hori egitean, adierazi dute otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako arauzko baldintzak betetzen dituztela.

2.– 2016ko urtarrilaren 15ean, iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluko 3. paragrafoa betez, eta jendaurreko informazio-erakustaldia ireki zen, interesdunek espedientea aztertu ahal izateko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko hogei eguneko epean. Epe hori igaro ostean, ez da alegaziorik aurkeztu.

3.– 2016ko martxoaren 4an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sail honetan jaso ditugu Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak bidalitako bi txosten, 64/1999 Dekretuaren 9. artikulua betez, dekretu horretako 7. artikuluarekin lotuta.

Aurreko egintzei honako hauek aplikatzen zaizkio:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 137.2. artikuluan dioenez, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak herri-onurakotzat joko ditu Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.

2.– Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen erregelamendua onartu zuena.

3.– Onura publikokoa dela aitortzeko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.

4.– Ikusi da erakundeak zuzen bete dituela onura publikokoa dela aitortzeko 64/1999 Dekretuak 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak.

5.– Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak dauka eskumena kooperatiba-sozietate bat onura publikokoa dela aitortzeko, hala xedatuta dagoelako 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 4.1.a) artikuluarekin lotuta.

Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta orokorrean ezartzekoak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Herri-onurakotzat aitortzen da Leartiker, S. Coop. kooperatiba-sozietatea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke egintza hau eman duen organoari; horretarako epea hilabetekoa izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala