Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1808

AGINDUA, 2016ko martxoaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Kirolaraba Fundazioa fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena (lehen, «Fundación Alava Vive Deporte-Alvide» izena zuena).

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko martxoaren 17an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, «Fundación Kirolaraba Fundazioa» (lehen, «Fundación Alava Vive Deporte-Alvide» izena zuen) fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko; Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketa hori 2016ko otsailaren 22an. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen 1. artikuluaren aldaketaren bidez, fundazioaren izena aldatzen da, eta lehen «Fundación Alava Vive Deporte-Alvide» zena, «Fundación Kirolaraba Fundazioa» izatera pasatzen da orain.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako betekizunak konplitu dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko (Araba) «Fundación Kirolaraba Fundazioa» (lehen, «Fundación Alava Vive Deporte-Alvide» izena zuen) fundazioaren estatutuetako 1. artikuluan egin den aldaketa inskribatzeko agintzea; Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketa hori 2016ko otsailaren 22an. Agindu honen data duela inskribatzen da, 2016ko martxoaren 9an, Blanca Palacios Guillén notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat (protokolo-zenbakia: 380).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.


Azterketa dokumentala