Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1807

AGINDUA, 2016ko martxoaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Cluster de Ética del País Vasco y de Estudios Jurídicos y Sociales» fundazioaren estatutuen aldaketa (lehenago «Fundación de Estudios Jurídicos y Sociales» izendatua).

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko otsailaren 16an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean «Fundación Cluster de Ética del País Vasco y de Estudios Jurídicos y Sociales» fundazioaren (lehenago «Fundación de Estudios Jurídicos y Sociales» izendatua) estatutuen zenbait artikuluren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, hauena, zehazki: 1. artikulua (izena), 3. artikulua (fundazioaren helburuak), 5. artikulua (helbidea), 9. artikulua (osaera eta iraupena), 15. artikulua (Kontseilua), 16. artikulua (Lankidetza) eta 17. artikulua (Ohorezko kolaboratzaileak); fundazioaren patronatuak erabaki zituen aldaketok, 2015eko urriaren 22an. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zaio eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetako aipatu artikuluen aldaketaren bidez, jadanik badagoen fundazioaren helburua osatzen da, eta balio etikoen osagaia eransten zaio, zeinak osatzen baitu euskal gizartearen onurarako izango diren lankidetza-proiektuetara bideratzen duten ikuspegi estrategikoa.

Bariazio horrek dakar dagozkion aldaketak egitea fundazioaren antolaketa-araubidean eta funtzionamenduan.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako betekizunak konplitu dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Fundación Cluster de Ética del País Vasco y de Estudios Jurídicos y Sociales» fundazioaren (lehenago «Fundación de Estudios Jurídicos y Sociales» izendatua) estatutuen zenbait artikuluren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadila agintzea, hauena, zehazki: 1. artikulua (izena), 3. artikulua (fundazioaren helburuak), 5. artikulua (helbidea), 9. artikulua (osaera eta iraupena), 15. artikulua (Kontseilua), 16. artikulua (Lankidetza) eta 17. artikulua (Ohorezko kolaboratzaileak); fundazioaren patronatuak erabaki zituen aldaketok, 2015eko urriaren 22an. Agindu honen datarekin inskribatuko dira, Alfredo Pérez Ávila notarioaren aurrean egindako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 337).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala